Bideoa: Aditzak.com Hamaika.bit saioan

Hamaika Telebistako Hamaika.bit saioan elkarrizketa egin zioten Garikoitz Knörri, eta hemen duzue bideoa ikusgai. Aditzak.com-i buruzko zatia 13:00 minutuan hasten da. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Ane Azkue eta Nagore Uriarteri, Aditzak.com-i eskainitako erreportaia luze eta landuagatik.

Audioa: Aditzak.com SER irrati-katean

Iruri Knörr, Ideatecako Marketing CMOa, Aditzak.com-i buruz hizketan SER irratiko ‘A vivir que son dos días – Euskadi’ saioan. Azaroaren 13an egin zioten elkarrizketa, eta hemen duzue entzungai:

Audioa: Aditzak.com ‘Amarauna’ saioan

Euskadi Irratiko ‘Amarauna‘ saioan Aditzak.com izan zuten (besteak beste) hizpide urriaren 25ean. Hemen duzue Garikoitz Knörri egin zioten elkarrizketa. Eskerrak eman nahi dizkiegu saioaren arduradunei gure proiektuaren berri emateagatik.

Ongi etorri

Ongi etorri Aditzak.com gunearen blogera. Aditzak.com-ek izan duen harrera ona ikusirik, honako txoko hau irekitzea erabaki dugu, proiektuaren nondik norakoez mintzatzeko. Besteak beste, albisteak, gogoetak, egitasmoak, eguneraketak etab. argitaratuko ditugu hemen.

Aditzak.com Facebook-en